N-1 errepidean, Tolosa parean eta Gasteizeko norabidean, arazoak daude eta ilarak egin ari dira Tolosako hiltegitik ihes egin duten 6 txekor direla eta. Ertzaintzak Gasteizeko norabideko errepidea itxi egin behar izan du, eta hiltegiko langileekin eta Udaltzaingoko kideekin batera ari dira txekorren bila. Errepide mozketa dela eta, auto ilarak egin dira Irura parean.