Ekonomia feministaren inguruan aritu dira denbora bankuko taldeetako kideak

Ataria 2012ko azaroaren 17a

Tolosako Berdintasun sailak eta Urola Garaiko Berdintasun sailak antolatu dituzten ekonomia feministari buruzko jardunaldien hirugarren ekimena egin dute gaur Tolosan. Aiztondoko denbora bankuaren taldea, Tolosako Tik-Tak Truk denbora bankuko taldea, Bidasoaldeko denbora bankua eta Valentziako truke talde bateko kide baten bisita jaso dute. Ekofeminismoari buruz hitz egin dute eta matxismoa eta kapitalismoaren arteko harremana eztabaidatu dute goizean zehar, eta denbora bankua kapitalismoari eta matxismoari aurre egiteko tresna egokia dela aztertu dute. Tolosako Plaza Berrian elkartu dira; bazkaldu ostean pankartak egin dituzte eta ondoren kontzertua izan dute La Furia taldearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!