Kalean sinatu gabeko hainbat karteletan egin duten salaketaren arabera, bortxaketa eta erailketa delituengatik kartzelan izandako pertsona bat ikusi dute kalean. Antza beste bortxaketa saiakera baten egile ere bada. Elkarretaratzera deitu dute iganderako, hilak 18, 12:00etan, Trianguloan, «horrelakoak ez babesteko» eskatzeko.