Umorezko zineman zehar bidaia egiteko aukera, ‘Ticket’ antzerkian

tolosa 2012ko azaroaren 16a

Clownic-Tricicle taldearen Ticket antzezlana izango da ikusgai gaur, hilak 16, Leidor aretoan, 20:30etik aurrera. Sketch azkarrez osatua umorezko zinema eta antzerki komikoa uztartzen dituen emanaldia da.

Egileek diotenaren arabera, umorezko zinemaren historian zehar bidaiatzea modukoa da antzezlana. Sekuentzia komiko unibertsalenak ditu abiapuntu, hala nola, Charles Chaplin, Marx Brothers, Keaton, Laurel & Jardy, Tati, Rowan Aktinson (Mr. Bean) eta Monty Pyton, besteak beste. Hauek guztiak, «clowing erara eraldatuta», sekuentzi zahar haiek berriz bizi ahalko dira.

Sarrerak, ohi bezala, Leidorreko leihatilan edota Internet bidez eskuratu ahalko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!