Berrialaguna egiteko aukera izango da Babarrunaren azoka berezian

tolosa 2012ko azaroaren 15a

Babarrunaren azoka bereziaren barruan Berria taldeak bere mahaia jarriko du bihar goizean. Hain zuzen ere, Gaztelako Atearen ondoan egongo da mahaia, eta nahi duen orok Berrialaguna egiteko aukera izango du, bere ziztada eginez.

Berria taldearen proiektuak sostengatzen dituen komunitatea indartzeko sortutako ekimena da Berrialaguna. Berriaren Mahaira gerturatuta nahi adina informazio jaso ahalko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!