Mendeurrena bete du Cartonajes Limousinek, gizarte enpresaritzaren bidetik

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 15a

None
None
None

Mendeurrena ospatu berri dute Tolosako Cartonajes Limousin enpresan. 1888. urtean kafea eta txikoria ekoizten zuen enpresa hartatik, kartoizko kutxetara pasa zen enpresa, eta erakundeetako arduradunek eredugarritzat jo duten gizarte-ekonomiaren bidetik iritsi dira gaur egunera arte.

Chocolates y achicorias Limousin Hermanos enpresan du jatorria, gaur egungo lantegiak. XX. mendearen hasieran, eurek ekoitzitako produktuak biltzeko kutxen beharra ikusi, eta kartoizko kaxak egiten hasi ziren. Bide honetan, 1912. urtetik aurrera, kartoiarekin soilik jarraitzea erabaki zuten, Cartonajes Limousin izenarekin.

1980. hamarkadako krisiak, izaera aldaketa bat ekarri zion enpresari, eta Limousin familiarena izateari utziz, bertako langileen jabetzara pasa zen erakundea. Horrela, beraz, gizarte enpresaritzaren bidea jorratzen hasi ziren.

Gaur egun, 5.000 metro karratuko lantegia dute Tolosan, eta 40 lagun inguru aritzen dira lanean. Iñaki Ormazabal kudeatzaileak nabarmendu duenez, eskaintzen duten "zerbitzu azkarra" da euren tresnarik onena: "Enpresa integrala gara, eta paperetik abiatuta, kartoia egin eta eraldatu egiten dugu hementxe bertan". Hau dela eta, azken urteotan lehiakideen aldean Cartonajes Limousin-en balioa handitu egin dela uste dute.

Aurrera begira, filosofia berarekin jarraitzeko aurreikuspenak dituzte enpresako kideek. Bide beretik, kartoiaren izaera jasangarria ere nabarmendu dute: "Papera lortzean CO2aren tasa jaitsi egiten du, zuhaitzak landatu behar baitira; Espainiako basoen %50a papera eta kartoia ekoizteko landatutakoa da".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!