Gaur, Diabetearen Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta Pastelak elkarteak, diabetikoek jateko modukoa den pastela prestatu dute. Pastelak elkarte sortu berriko kide da Rafa Gorrotxategi gozogile tolosarra.
Sortu berri duten pastelak, ez du azukre gehigarririk izango, eta 14-N izena jarri diote. Gaurtik aurrera salgai jarriko dute, eta gozo honekin lortutako diruaren zati bat Gipuzkoako Diabetikoen elkartearentzat izango da. 14-N gozoa urtean zehar ere salduko dutela iragarri dute.