Gainditzen Goierriko eta Tolosaldeko pertsona gorren elkartea oso pozik dago zeinu hizkuntzan egindako zinema jaialdiak emandakoarekin. Ekitaldiak ostegunean hasi ziren 'El abrazo de los peces' filmaren emanaldiarekin, baina egun nagusia larunbatean izan zen. Leidor zineman 450 pertsona bildu ziren film laburrak zein iraupen erdikoak ikusteko eta ikuslegoari pelikulak asko gustatu zitzaizkiela azaldu dute.
Hauek izan dira saridunak:
- Film laburrik onena: '96 horas' (Bartzelona)
- Zuzendaririk onena: Eugenia Arteaga 'El círculo' lanarengatik (Santa Cruz)
- Gidoirik onena: Eugenia Arteaga 'El círculo' lanarengatik (Santa Cruz)
- Muntatzailerik onena: Jose Ramon Domenech 'Imperfecte'rengatik (Bartzelona)
- Argazkirik onena: Louie Blystad-Collins 'Life out there' lanarengatik (Ingalaterra)
- Emakumezko aktorerik onena: Marga Mendoza 'Mamá y café' lanarengatik (Madril)
- Gizonezko aktorerik onena: Sean Richards 'Life out there' lanarengatik (Ingalaterra)
- Ikusleen saria: 'Imperfecte' (Bartzelona)
- Epaimahaiaren sari berezia: 'Y yo' (Madril)
Sariak Goizalde Nuñez eta Ainhoa Aierbe aktoreek, Donostia 2016 proiektuko Igor Otxoa zuzendariak, Tolosako Miren Urkola zinegotzia, Gainditzeneko Alberto Etxeberria lehendakariak eta zinemaldiko arduradunak, Julian Rodriguezek, banatu zituzten.
Sari banaketa eta gero, jaialdiko antolatzaile, parte hartzaile eta ikusletako asko erretirodunen egoitzara joan ziren afaltzera, eta ondoren, alde zaharrera ere joan ziren.