Topic-i diru laguntza handiagoa emateko eskatu du PSE-EEk

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 8a

Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu honekiko «konpromiso falta» erakutsi duela nabarmendu dute

2013ko aurrekontuetan Topic zentroari diru laguntza handiagoa emateko eskatu dio PSE-EEk, Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Gloria Vazquez sozialistak, 2012. urtean Topic zentroak euskal erakundeen nahiz espainiarren aldetik jaso dituen laguntza ekonomikoak gogora ekarri ditu Batzar Nagusietan: «Zehazki, Patxi Lopezen Eusko Jaurlaritzatik 125.000 euro, Espainiako Kultura  Ministeriotik 94.000 euro eta udalaren aldetik 35.000 euro jaso ditu. Foru Aldundiak, berriz, 13.000 eurorekin soilik lagundu dio zentroari», gaitzetsi zuen Vazuqezek.

Markel Olanoren garaiako nahiz oraingo aldundiak, proiektu honekiko «konpromiso falta» duela uste dute sozialistek, eta kultur arloan, bereziki Donostia 2016en Topic-ek izango duen tartea medio, laguntzak handitzeko eskatu dute: «Orain ez da kultur proiektuak gelditzeko garaia».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!