'Ikasle etorkinen hizkuntza integrazioa' hitzaldia izango da, gaur

tolosa 2012ko azaroaren 7a

 

Ikasle etorkinen hizkuntza integrazioa hitzaldia izango da, gaur, 18:00etan, Tolosako kultur etxean izango da. Jatorkin elkarteak antolatu du, Hezkuntza eta inmigrazioa: integrazioa eskolan programaren barruan.

Euskal Filologian lizentziatua den Joseba Ibarra izango da hizlaria. Durangoko Berritzeguneatik etorriko da hitzaldia eskaintzera.

Eskualdeko hainbat ikastetxeetan lanean ari dira, ikasle eta familia etorkinak behar bezala integratzeko.

 

 

 

Joseba Ibarra Bustinza(Euskal Filolofian lizentziatua, Durangoko  Berritzegunea )

 

Eguna: 2012ko azarearen 7a, asteazkena

Ordua:  18:00

Tokia: Tolosako Kultura Etxea, lehenengo solairua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!