KM 0 ekimenaren barruan, Felix Belaunzaran sukaldari aritu da, gaur, Zerkausian. Goizean goizetik, sukalde txikia prestatu eta babarrunarekin egindako mokadutxoak prestatu dituzte herritarren artean banatzeko. 12:00ak jo eta berehala, eskuetatik kendu dizkiete bertaratutakoek.
Berrobiko Iriarte Jatetxeko sukaldaria da Belaunzaran, eta mimo handiz egin dituzte gaurko mokadutxoak. Aza, babarrun krema, Ibarrako piper zatiak eta bukatzeko odolki hauts lehortua izan dute gaurko menuan.