Udaberri dantza taldeko kideek Valladolideko dantzariekin batera emanaldia eskaintzen ari dira Tolosako Berdura plazan. Bi dantza taldeen arteko elkartrukeari esker, Valladolideko dantzariek asteburua eskualdean pasako dute, tolosarrekin batera.
Aspaldikoa da Udaberri dantza taldeak elkartrukeak egiteko duen ohitura. «Gure aurreko belaunaldiek irakatsi ziguten modu berean, guk ere bestelako kultura, tradizio eta ohiturak ezagutzeko bideari jarraitu nahi izan diogu», diote dantza taldetik. Helburu horrekin joan ziren La Seca-ra (Valladolid, Espainia) pasa den uztailean.