Tolosako Larramendi auzoan jaiak ospatzen hasi ziren ostegunean. Gaur auzo bazkaria egin dute, eta 250 lagun elkartu dira karparen azpian. Une honetan, haur jolasak ospatzen ari dira, eta 18;00etan danborradari emango diote hasiera.
Egitaraua
Urriak 27, larunbata
15:30. Haur jolasak.
18:00. Danborrada.
20:00. Pintxo poteoa.
23:00. Kontzertuak: The Romanticos eta Desordutan taldeak.
Urriak 28, Igandea
09:00. Diana Udal Txistulari Bandaren eskutik.
10:00. Toka txapelketa.
12:00. Lehiaketa gastronomikoa: Patata tortilla lehiaketa.
12:00. La Jara elkarteko kideek Extremadurako produktuz osatutako postua jarriko dute.
14:00. Zahagi ardoa bazkaltzeko. Norberak bere bazkaria eraman beharko du.
15:00. Ereite elkartearen eskutik, munduko postreen lehiaketa egingo dute.
15:30. Mus txapelketa eta haur jolasak.
18:00. Sagardo dastatzea eta bertso poteoa.
20:00. Jaien amaiera.