Hego Koreako enpresariak eta politikariak izan dira, Tolosan

tolosa 2012ko urriaren 24a

Hamaika pertsona etorri dira Koreako Gyeongsangbuk-dotik. Gaur goizean egin diete harrera Tolosako Udalean, bertako ordezkari politikoek. Tolosaldea Garatzeneko ordezkariak ere bertan izan dira. Ez dira lehen aldiz etorri, duela hiru bat urte izanak ziren. Eskualdeko enpresak bisitatu nahi dituzte.

Lehiberri proiektuaren barruan hasitako ekimena da, eta 2010. urtean egin zuten lehen bidaia Koreara. Hemengo hamar bat enpresa joan ziren bertara. Sakondutako harreman horren ondorioz iritsi dira berriro ere Tolosaldera. Harremanari eutsi egin nahi diote, eta batez ere, eskualdean energia berriztagarrien inguruan egon daitezkeen negozioak aztertu nahi dituzte.

Udaletxean egindako harreraren ostean, hainbat enpresa ikusi dituzte interesa agertu dutelako.Etorkizunari begiratuz, bazkide interesgarriak izan daitezkeela uste dute. Hego Korea herrialde oso aurreratua da, eta krisi garai hauetan onurak ateratzeko baliatu nahi dute bisita.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!