Musikaz eta pinturaz aldi berean gozatu ahal izango da Topic zentroan

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urriaren 24a

Música pintada ikuskizunaren bidez, haurtzaroko mundua gogora ekarriko du Joan Baixasek; ostiralean Eskola Kanpainan eskainiko du, eta larunbatean, berriz, herritar guztiei zabalik izango da ikuskizuna.

Musikarekin batera, zipriztindu, margotu, marraztu eta zirrimarratu egingo du Baixasek, eta haurtzarora bidaia moduko bat izango da: udako jokoak, gau festak, amonaren ipuinak, Loti Ederra, Barbantxo, Maitagarrien lorategia eta Ederra eta piztia.

Margolari inpresionistek argi eta koloreen efektuekin jolas egiten zuten, bizitzako sentipenak adierazteko: paisajeak, uneak nahiz pertsonak. Modu horretara, XIX. mendeko arte-hizkuntza sentsuala sortu zuten.

Bide beretik, Topic zentroko arduradunek Maurice Ravel eta Claude Debussy musikariak re gogora ekarri dituzte, «notak margolarien pintzel pasaldiak balira bezala erabiltzen baitzituzten». Ekialdeko doinuez eta haurren munduaz maitemindu ziren, eta hau guztia musika tresnetara eraman zuten, musika inpresionista sortuz.

Música pintada ikuskizuna lau urtetik gorakoei zuzendua da, eta larunbatean, 18:30ean ikusi ahal izango da Topic zentroan. Haurrek 4 euro ordainduko dute, eta helduek, berriz, 7 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!