http://www.youtube.com/watch?v=X5K5__LpCtw&feature=youtu.be
Tolosako San Esteban auzoan kultur astea ari dira ospatzen. Auzoko jaien moduan ospatzen dute kultur astea, eta festa giroa izan da, hain zuzen, bertan nagusi gaurkoan. Eguraldi txarra egin badu ere, jende ugari gerturatu da ekitaldietan parte hartzera. Batzuk musean jokatzen aritu diren bitartean, gaztetxoenak margotzen aritu dira, eta beste batzuk berriz hainbat jokoetan, hala nola, zaku lasterketan edo lokotx biltzen. Ferialekuaren kanpoaldean, berriz, murala pintatzen egon dira Boxa kideekin. San Esteban auzoa izena nabarmendu dute eta haren inguruan kolore ugari jarri dute.