Tolosako Ugane auzoan jaiak ari dira ospatzen. Eguerdian, jatekoa eta edatekoa izan dute auzotarrek, eta bertsolarien bertsoek alaiturik, giro polita izan da. Bazkariaren ostean, mus txapelketa eta gaztetxoentzat jokuak dituzte, eta gauean, afaltzeko elkartuko dira berriro auzotarrak, eta zuzeneko musika ere izango dute.