Azken eguna gaur, Udaberriren bertso afariko txartelak eskuratzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urriaren 18a

Udaberri dantza taldeak 55. urteurrena ospatzeko bertso afaria antolatu du larunbatean, Alaia Martin, Iker Zubeldia eta Amets Arzallus bertsolariekin. Gaur izango da txartelak erosteko azken eguna, Denak, Ikatza, Orbela eta Raku tabernetan, 20 euroren truke.

Bertso afariaren aurretik, ordea, Bordondantzaren inguruko DVDaren aurkezpena izango da udaletxeko pleno aretoan, 18:00etan. Egun dantzan eta taldean jardunean dabiltzan gazteek beste ikuspegi batetik erakutsi nahi izan dute bordondantzariaren prestakuntza eta ekainaren 24ko eguna bera.

Jai giroan murgiltzeko, triki-poteoa egingo dute 19:30ean, eta 21:00etan hasiko da afaria, Zerkausian

Iurren ere bertso doinuz

Iurre elkarteak ere, larunbatean egin du urteroko zita, bertsolariekin. Horrela beraz, 21:00etan hasiko da han ere afaria. Julio Soto, Jon Maia eta Andoni Egaña ariko dira kantuan, eta 25 euroren truke bertan afaltzeko aukera izango da. 680 27 35 83 telefonora deituta eskura daitezke afari txartelak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!