GALek erail zituen Joxi Zabala eta Joxean Lasa tolosarrak, 1983ko urriaren 15an, bahitu eta torturatu ondoren. 29. urteurrenean, eskualdeko 60 herritar inguru elkartu ziren Benta Handiko monolitoaren inguruan, omenaldi beroa egiteko. Txalaparta, bertsolariak, dantzariak, ekitaldi politikoa eta lore eskaintzak osatu zuten ekitaldia, urtero legez, bi gazteak omentzeko eta hauekin gertatua salatzeko.