Mendi irteera igandean izango da, eta larunbaterako rolleski igoera antolatu du taldeak
Alpino Uzturre Elkarteak mendi irteera antolatu du Ezkurratik Goizuetara, iganderako.
Erakurri (1.142 m.) eta Iruñarri (1.051 m.) mendiak igoko dituzte, eta iraupena 7 ordukoa izango da.
Autobusa 07:00etan irtengo da San Frantziskotik, eta izena emateko 943 65 27 89 telefonora deitu, edo alpinouzturre@hotmail.com helbidera idatzi beharko da. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 13 euro.
Aipatzekoa da, autobusa 17:30ean iritsiko dela Tolosara, hauteskunde eguna dela eta, bozkatzeko aukera izateko.
XII. Rolleski igoera, etzi
Larunbat honetan, Hernialdeko XII. Rolleski igoera antolatuko du Alpinok.
16:00etan hasiko da proba, eta patinatzaile eran nahiz klasiko eran parte hartu ahal izango da. Izena emateko, 685 77 65 04ra deitu edo alpinouzturre@begira.com helbidera idatzi behar da.