Gutuna: "Tolosaldeko zaborrak"

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urr. 18a, 10:50

Gai kezkagarria eta herritarrok oso kezkati jartzen gaituena da. Momentuz badirudi ia 12.000 sinadura izenpetu direla atez atekoaren aurka gure bailaran. Gure hainbat herritako alkateak mutu eta isilik daude. Ez dute ezer esaten. Kezkagarria!

Gipuzkoako lau herritan atez atekoa martxan jarri dute. Orokorki herriari galdeketarik egin gabe. Horrelako zerbait egingo omen dute Ibarran, Villabonan, Zizurkilen, Iruran, Anoetan, eta nork daki, agian Tolosan ere bai? Hemen gakoa birziklatze tasak hobetzea eta handitzea da, zabor organikoak gehiago biltzea eta horretarako gure udalerriek bosgarren edukiontzia ipintzea. Errauste planta ez badugu jartzen, orduan zabortegiak berrireki beharko ditugu, eta hau bai ingurumen aldetik eta baita Europako plan orokorretatik ere oso bestelakoa da. Ez da onartzen.

Nik dakidanez errauste plantak zabortegiak baino konponbide hobeagoa du. Hemen gakoak dira: errauste planta txikiagoak izatea (Europako hainbat hiri nagusitan bezala); ondoan aurrez tratatzeko planta bat eraikitzea eta konpostatze maila igotzea. Orain arte bilketarako ditugun zabor edukiontziak aprobetxatu behar dira, gainera gaur arte egindako inbertsioak ezin dira hala moduz galdu. Ni neu atez atekoaren alde ez nago. Iruditzen zait ezin dela era autoritarioan ezarri, herriari entzun gabe eta galdeketarik egin gabe. Esku hartzea, partizipazioa, batzarrak… oso hitz ‘ponpoxoak’ izan daitezke, baina azpian demokrazia gehiago erabiltzen dela esan nahi ote du? Ez ote dira hitz hauen esanahia praktikan jarri behar? Zer egiten dute  Tolosaldeko udalerri gehienak?

Iruditzen zait erabaki sakon, serio eta garrantzitsu hau ezin dela inposaketan eta sekretutasunean oinarritu. Noski heziketa eta kontzientziazio kanpainak eta ekitaldiak gehiago bultzatu behar dira, batez ere herritarrok gehiago birzikla dezagun. Zertan daude Tolosaldeako alkateak?

Laburbilduz : Zikinagoa, osasungaitzagoa eta askoz deserosoagoa da; ez dut zabor turismorik nahi; askoz ere garestiagoa da; antiestetikoa eta txerritegia ematen du; intimitatea ez du babesten; 5. edukiontziak konpostatze maila igotzen du, eta merkeagoa, garbiagoa eta erosoagoa da; zaborren kudeaketaren arazoa atez atekoak ez du konpontzen, eta atzera pausoa da; gainezartzean edo inposizioan oinarritutako sistema da; ez dut ezer herriaren bizkar egitea nahi, eta herriari galdeketarik egin gabe.

Joxe Agustin Arrieta Egiguren

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!