Berazubi auzoko jaiak hirugarren eguna dute gaurkoa. Egunari hasiera Patata Tortilla lehiaketarekin eman diote. Hamaika patata tortilla aurkeztu dira, eta epaimahaiak nahikoa lan izango du irabazlea zein den aukeratzen.
Ondoren, patata tortillak dastatzeko aukera izango dute bertaratu direnek, eta kupeletik sagardoa edateko aukera ere izango da.
16:00etan Mus txapelketa egingo dute, eta 17:30ean, haurrentzako jokoak izango dira. Ondoren, guztientzat txokolatea izango da. 22:30ean, danborrada izango da, eta gauerditik aurrera disko festa izango da Xabi dantzalekurekin.