Atzo eman zieten hasiera Berazubi auzoko jaiei. Txupinazoaren ostean etorri ziren bertso potea eta afaria.
Gaurko eguna triste esnatu arren, umorea izan dute nagusi udal txistulariek. Paella txapelketan parte hartu dute hainbat auzotarrek. Bazkaldu ostean, haurren txanda izango da.
23:00etatik aurrera Triki Sound eta Manillares Iturriaga taldeen kontzertuak izango dira.
Bihar eta etzi ere ez da festarako aukerarik faltako Berazubin.