Altzoan elkarteak Gorputzarekin komunikatzen izeneko tailerra antolatu du. Hilaren 20ean izango da, 18:00etatik 20:00etara, Tolosako kultur etxean. Heldu eta haurrei (5 urtetik aurrera) zuzendutako ikastaroa da eta helburua «norberaren gorputzaren entzumenaz, naturaltasunaz, sormenaz gozatzea» da. Ikastaroko hizkuntza gaztelania izango da. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 5 euro. Informazio gehiagorako eta izena emateko cuerpomovimiento@gmail.com helbidera idatzi edo 667 43 77 98 zenbakira deitu behar da.