Musika aniztasuna eta mozorro eguna izango dira aurten, Berazubiko jaietan

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urriaren 11

Gaur hasiko dira jaiak, 19:00etan; Barrua Truk eta La Jodedera musika tadeak ariko dira gauean

Aurten, mozorroz eta kolorez jantziko dira Berazubi auzoko jaiak, biharko mozorro egunarekin. Gaur iluntzeko txupinazoarekin hasi, eta igandera bitarte gastronomiaren, jokoen nahiz musikaren inguruan izango da hamaika jarduera.

Antolatzaileek, egunero-egunero izango den musika eskaintza nabarmendu dute. Horrela, hainbat erregistro eta erritmo entzun ahal izango dira Berazubiko karpako oholtzan.

«Jarrera parte-hartzaileak» bultzatuz, herrian bertan ondo pasatzeko aukera probesteko deia egin dute antolatzaileek.

Egitaraua

Urriak 11, osteguna

19:00. Txupinazoa.

19:30. Bertso poteoa.

21:00. Bertso afaria.

00:00. Kontzertuak: Barrua Truk eta La Jodedera.

02:00. Elektroklasik Puntzaka DJ vs Gerrizabal DJ.

Urriak 12, ostirala. MOZORRO EGUNA

09:00. Udal txistulari bandaren diana.

14:00. Paella txapelketa eta bazkaria.

17:30. Zezentxoak zezen plazan.

18:30. Haurrentzako txokolatada.

21:30. Zahagi sagardoa.

23:00. Kontzertuak: Trikisound eta Manillares Iturriaga.

02:00. BerazubIsGhetto IcePNTZK DJ.

Urriak 13, Larunbata

12:30. Tortilla txapelketa eta sagardo ziria.

16:00. Mus txapelketa.

17:30. Haurrentzako jokoak.

18:30. Haurrentzako txokolatada.

22:30. Danborrada.

00:00. Disko festa Xabi Dantzalekurekin.

03:00. Musika Komertzial Musik DJ Lorontziren eskutik.

06:00. Txokolatada.

Urriak 14, Igandea

09:00. Udal txistulari bandaren diana.

14:00. Bazkaria: Babarrun jatea.

16:30. Toka txapelketa.

18:00. Eskujokoak eta akrobaziak Debote Enboteren (Vademekun) eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!