Xabier Isasi eta Pello Urizar izango dira gaur, EH Bilduren mitinean

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urriaren 10a

Euskal Herria Bilduren mitina izango da, gaur, 19:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan; Xabier Isasi eta Pello Urizar izango dira hizlariak.

Datorren urriaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan, Gipuzkoako zerrendaburua izango da Xabier Isasi. Pello Urizar, berriz, bigarren lekuan joango da Gipuzkoako zerrendan.

BECera joateko autobusak

Larunbatean BECen izango den EH Bilduren mitinera joateko autobusak antolatu dituzte.

Tolosan, Denak, Raku eta Elurra tabernetan eman beharko da izena, eta autobusa 15:00etan irtengo da San Frantziskotik, larunbatean.

Anoetan, berriz, Itzuli tabernan eman beharko da izena, EH Bilduren mitin nazionalera autobusez joateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!