Asteazken iluntzeetan elkartuko dira Errotako eraikinean, eta ikastarora sarrera dohakoa izango da
Antxon Bandres bidaiarien txokoan bidaia blogak egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute, asteazken iluntzeetan.
Wordpress-en bitartez bidaia blogak nola sortzen diren ikasteko aukera izango da, asteazkeneko, 18:00etatik 20:00etara bitarte.
Sarrera dohakoa izango da, eta gehienez ere 10 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Ikastaroa, gainera, bikoteka egin ahal izango da, eta bikote bakoitza bere ordenagailu eramangarriarekin joan beharko du ikastarora.
Izena emateko, bidaiari@bidaiarientxokoa.info helbidera idatz daiteke, eta baita 688 81 05 98 telefonora deitu ere.