Euskal Telebistako telesailean oinarrituriko antzerki obra, bihar ikusi ahal izango da, Leidor aretoko oholtzan, 20:30etik aurrera. Sei aktore ariko dira eszenatokian, eta sarrerak eskuragarri daude jada. Batetik, www.kutxasarrerak.net webgunean eros daitezke, eta bestela, Leidorreko leihatilan ere salgai daude.