Zarautzen jokatu zuen Laskorainek denboraldi bigarren jardunaldia. Aurreraren aurka kale egin izanak, presioa biderkatutzen zuen. Lehen zati txukuna bete zuten horitxoek, 1-0 galtzen hasi arren, Joniko eta Vazquez gazteak markagailua iraultzea lortu zuten. Erabakiorra ez, baina itxaropenez beteriko emaitzari jarraipena eman behar zitzaion.
Gauzak guztiz okertu ziren tolosarren kalterako, markagailuaren aldea areagotzeko abaguneak sortu ziren, baina zarauztarrak izan ziren asmatzaile, eta 2-2ko berdinketa mingarriak arratsaldea kolore ilunez margotzen hasia zuen ordurako. Laskoraindar batek txartel gorria ikusi eta jokalari bat gutxiagorekin Zarautzek 3-2koa egingo zuten jarraiean. Atezain jokalariarekin 4 minuturen faltan egindako azken ahaleginak ez zuen fruiturik eman, eta bi gol gehiago jaso ondoren, azkena txirrinaren mugan, 5-2ko emaitzarekin jaitsi zen ohiala.
Ezustekoa da bi jardunaldiren ondoren punturik lortu ez izana. Berandu baino lehen berpiztu beharko dute Aitorren mutilek, sailkapenaren ohorezko postuen borrokarengandik gehiegi urrundu nahi ez izatekotan.
Datu positibo gisa, Vazquez gazteak gorako taldearekin eginiko lehen gola aipatu behar, minutu bikainak betetzen ari den gazte honek harrobiaren lan aparta islatzen du beste behingoz, eta segurua da ez dela bere azken sareratzea izango.
Datorren astean Gora C.Dren bisita jasoko dute ikastolakoek Usabalen. Dinamika negatibo honi amaiera emateko ordua delakoan daude taldekide guztiak, eta aste lanpetsu honen jarraiean lehen garaipena zenbatzeko irrikitan. Larunbatean Zarautzen Javi delegatua, Aitor entrenatzailea, Endika, Telleria, Lander, Belloso, Joniko, Vazquez, Gil, Alonso, Etxebe, Ekhi eta Aratz izan ziren.