Gorren Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira Tolosan

tolosa 2012ko irailaren 29a

http://www.youtube.com/watch?v=2itxKvFgQ44&feature=youtu.be

Tolosaldeko Gainditzen elkarteak antolatuta, eta Euskal Gorrak koordinakundearen eta Fevapasen (Euskal Herriko gorren lagun eta gurasoen elkarteen federakundea) laguntzarekin, Gorren Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira Tolosan. Besteak beste, gorrak eta entzuten duten pertsonek osatutako estropada, hamaiketakoa eta haurrentzako jolasak egin dituzte goizean. Aldarrikapenerako tartea ere izan dute, Euskal Gorrak koordinakundeak manifestua irakurri du eta bertan ere izan da Miren Urkola Tolosako Udaleko zinegotzia babesa emanez. Arratsaldean, Leidor aretoan, 17:00etan Isiltasuna dantzan emanaldia eta 18:00etan Cinco horas con Mario antzezlan ikusteko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!