Festarako eguraldi aproposa egin ez arren, Tolosako Alliri auzoan festa egunaz gozatzen ari dira. Besteak beste, haur jolasak egiten ari dira, eta gero egingo den auzo bazkaria prestatzen. 12:00etan buruhandiak izango dira. Gero, bazkariaren ondoren, 16:00etan ipuin kontaketa, 18:00etan txokolate jatea, 19:00etan toka txapelketa eta 20:00etan sardina jatea. Ondoren musika izango da 01:00ak arte.