Abay gobernuz kanpoko erakundeak bigarren eskuko merkatu txikia antolatu du gaur Tolosako Trianguloa plazan. 20:00ak arte egongo dira bertan, eta goizean zehar bezala, arratsaldean jende ugari gerturatzea nahi dute. Bertan biltzen den diru guztia, Etiopiara bidaliko dute, Abayk bertan dituen proiektuak garatzeko.