Alpino Uzturreren irteera igande honetarako

tolosa 2012ko irailaren 19a

Alpino Uzturrek irailaren 23rako mendi irteera antolatu du. Txangoa Beherobie eta Chalet Pedrora (Irati) izango da. Errozate (1.345 m.), Irau (1.152 m.) eta Okabe (1.466 m.) mendiak igoko dituzte. Autobusa 07:00etan irtengo da San Frantziskotik. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta bazkide ez direnek, berriz, 13 euro. Izen-ematea: 943 65 27 89ean edo alpinouzturre@hotmail.com-en egin behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!