Lau eguneko irteera antolatu du Oargik

tolosa 2012ko irailaren 19a

Hurrengo astebururako irteera antolatu du Oargik Pic Long (3.192 m) eta Pic Mechant (2.944 m) mendietara. Irailaren28an irtengo dira, eta 30ean itzuliko dira. Kranpoiak, pioleta, arnesa eta kaskoa eraman behar dira. Azken izen-emate eguna irailaren 25a da, 688 69 86 42 telefonoan edo info@oargi.org helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!