Laskorainek Hirugarren mailan ekingo dio sasoiari, larunbatean

tolosa 2012ko irailaren 18a

Bigarren B mailan iaz izandako urte gogorrean jaitsiera postuetan amaitu eta gero, aurtengo denboraldian betiko Nazional B izandako Hirugarren maila berrian jokatuko du Laskorainek bere toki naturalera behin itzulita, larunbatean jokatuko duen partidarekin. Azken bi urteetan egindako Javiren lan bikainari, joan den denboraldian ordezkari lanetan izandako Aitor Garcia entrenatzaile berriak emango dio jarraipena, erronka polita izango du aurretik kalitatez beteriko argazkia baitu bere eskuetan.

Loitzun eta Xabi Diezen bajak gertatu dira udan eta lehen taldera zuzenean etorritako jokalaririk egon ez arren, harrobiak emango dio beste behingoz Laskoraini bere fruitua. Bigarren taldeko 5 jokalarik bete dute aurredenboraldia gainontzekoekin eta sailkapeneko postu gorenetan borrokatzeko potentziala dagoenaren sinesmen osoa dago klubean.

Ligaren hasiera datorren larunbatean, hilak 22, izango du Laskorainek Aurrera Vitoria CDren aurka, Usabalen.

Eskualdeko lau talde batera

Hirugarren mailan eskualdeko beste hiru taldek parte hartuko dute: Egintza Transportes Lakunza talde billabonatarra, Ibarra FS eta Tolosala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!