Alpino Uzturre elkarteak hilaren 16rako, igandea, gaztetxoentzako mendi irteera antolatu du. Txangoa Kruzeta mendatean hasiko da eta Legutianon bukatuko da. Lau orduko iraupena izango du eta irteera 09:00etan izango da San Frantzisko elizatik. Izena emateko, alpinouzturre@hotmail.com helbidean edo 665 74 82 99 zenbakian.