Izaskun auzoko festa batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie aurtengo jaiak aurrera ateratzea ahalbideratu duten guztiei: «Arsenal, Emendek eta Izaskun elkarteei, auzoko denda eta tabernei, eta Otsabi auzo elkarteko gazteei; hauek gabe gure jaiak antolatzea zaila izango litzateke». Bestalde, esker bereziak izan dituzte «Bonberenea gaztetxea, Vista Alegre txaranga eta Laket musika taldearentzat, urtero bezala beraien lana goraipatzekoa izan baita». Auzora gerturatu direnak ere gogoan izan dituzte jai batzordekoek, «hauek baitira gugan sinetsi eta jai herrikoiak indartzen dituztenak».