‘Ura’ eta ‘Harrikumeak’ obrak gorpuzten ari dira

Imanol Garcia Landa 2012ko irailaren 13a

Eskulturastearen asmoetako bat kultura kalera ateratzea da. Eguraldiak atzo  asko lagundu ez bazuen ere, pixkana gorpuzten ari dira lehiaketan bigarren eta hirugarren saria eskuratu zituzten obrak. Daniel Mera Trianguloa eta Zerkausiko terrazaren artean gauzatzen ari da Ura izeneko lana (goiko argazkian). Atzo, esaterako, probak egiten aritu zen ur bonbarekin. Bere aldetik, Elena Aitzkoa Harrikumeak proiektua egiten ari da Alondegia plazan (beheko argazkian). Haurren bisita jasotzen ari da arratsaldeetan, beraiek ekarritako elementuekin gauzatzen ari baita gero plazan jarriko dituen eskulturak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!