Igandean ehun lagun Tolosatik Tuterara joan ziren kantujiran parte hartzeko. Tolosatik 08:00etan irtenda, Castejonen hamaiketako ederra egin zuten. Ondoren, kantatzeari ekin zioten Tuterako plaza eta kaleetan. Euskal Herriko beste zenbait tokitako kantuzaleekin elkartu ziren, eta tolosarrek zapi urdinak lepoan lotuta ibili zituzten. Arratsaldean ere kantuekin alaitu zituzten kaleak.
Bestalde, iraileko kantujirarako entseguak, bihar eta hilaren 27an izango dira, 20:00etan, Tolosako Musika Eskolan.
Hilabete honetan trikitilarien laguntza izango dute.