Tolosako Osasun zentroko eta Gizarte segurantzako langileek ostiraleroko hitzordua dute azken asteotan: murrizketen aurkako protesta egitea. Beltzez jantzita, elkarretaratzeak egiten dituzte beren lantokien aurrean; 11:00etan biltzen dira Gizarte Segurantzako langileak, eta 13:00ean Osasun zentrokoak. Datorren irailaren 26ko greba orokorrera bitarte, langileen artetik sortu den egitasmo honekin jarraituko dutela azaldu dute: «Gure lanari bakarrik ez, herritarrei eurei ere zuzenean eragiten diete murrizketa hauek guztiek».