Kilometroak jaiaren aldeko saskibaloi partida, Usabalen

Ataria 2012ko irailaren 12a

Gipuzkoa Basket saskibaloi taldea, Valladolideko Blancos de Rueda taldearen aurka ariko da, gaur, 19:30ean, Usabal kiroldegian.

Datorren urriaren 7an Andoainen ospatuko duten Kilometroak festaren alde antolatutako partida da, eta sarrerak salgai daude jada, 5 euroren truke, Bide Bide tabernan nahiz Andoaingo Aita Larramendi ikastolan. Antolatzaileek dei berezia egin diete saskibaloizaleei eta euskaltzaleei, bertaratzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!