Galtzaundi Irakurle Taldearen ikasturteko lehen saioa, Ramon Saizarbitoria idazlearekin izango da, bihar.
19:30ean hasiko da saioa, kultur etxean, eta idazle donostiarrak argitaratu duen azken eleberriaz ariko da bertaratuekin.
Martutene izenburua du, hain zuzen ere, bere azken nobelak, eta kritikaren arabera, idazlearen lanik intimoena da hauxe. Donostian kokatuko ditu pertsonaiak, eta Euskal Herriak bizi duen aro berria izango du hizpide.