Elvisen ile apaindegiak irabazi du Tolosa Merkat lehiaketa?

tolosa 2012ko irailaren 8a

http://www.youtube.com/watch?v=cqo9Lx3hibY

Tolosa Merkat proiektuaren barruan, flashmob bat egin dute ideien lehiaketa bultzatzeko. Tolosako Udalak eta Tolosa&Co merkatarien elkarteak bultzatuta, herriko zazpi lokal alokairuan jarri dira ohikoa baino prezio merkeagoan. Lokal horietan komertzioaren bat jarri nahi duenak bere proiektua aurkeztu behar du, eta epea hilaren 20ean bukatuko da. Oraingoz zortzi aurkeztu dira.

Gaurkoan, Zerkausian zeudenak nahiko harrituta geratu dira, dozena bat Elvis dantzan beraien artean ikusi dituztenean. Ideien lehiaketa ile apaindegi batekin irabazi dutela irudikatu dute. Eskubaloi taldekoak eta antzerki tailerreko partaideak aritu dira Elvis ezagunaren imitazioa egiten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!