Gaur eta bihar, Udaberri dantza taldeko ikastaroetan izena emateko azken aukera izango da. Taldeko kideak, 16:00etatik 20:00etara bitarte, kultur etxean izango dira, izen-emate mahaian, eta 3 urtetik 15 urtera bitarteko haur eta gaztetxoek izango dute euskal dantza tradizionala ezagutzeko aukera. Era berean, www.udaberri.com webgunean ere eman ahal izango da izena.