Manu Azkarate tolosarra pozik agertu da bere aurka irekitako estradizio prozesua luzatu egin delako. Izan ere, Paueko epaitegiak hartutako erabakia ez du ontzak hartu Kasazio Auzitegiak. Azkarateren defentsak helegitea jarri zuen lehen erabakiaren aurka eta horri erantzuna hartu du erabakia orain Kasazio Auzitegiak.
Azkaratek oraindik ez daki zein izan den helegitea onartzeko arrazoia, baina formazko akatsen batean oinarrituko da autoa, Kasazio Auzitegiak prozedura modu egokian egin den aztertzen baitu. Erabaki honek ez du estradizio prozesua bertan behera uzten. Oraindik ezagutzen ez den beste epaitegi batek aztertu beharko du estradizio eskaera. Bien bitartean, Azkaratek behin behineko askatasunean jarraitzen du, Paueko epaitegiak ezarritako kontrolpeko neurriak betez. Martxoan atxilotu zuten Azkarate Lapurdin; bertan hilabete batzuk zeramatzan bizitzen eta lan egiten. Espainiako Auzitegi Nazionalak estradizio prozesua abian jarri zuen, kontrol neurriak ez zirela betetzen argudiatuta. Maiatzaren 29an Paueko auzitegiak estradizioaren aldeko erabakia hartu zuen eta horren aurkako helegiteari buruzko erabakia izan da zabaldu den azkena.
Orain prozesua luzatu egingo da, baina Azkaratek ez daki zenbat denbora iraungo duen luzapen horrek.