Trafiko aldaketak Larramendi auzoan

Imanol Garcia Landa 2012ko irailaren 5a

Tolosako Larramendi auzoan trafiko aldaketak egin dituzte, bertako hodi-biltzailea egokitzeko eta birmoldatzeko obrak direla eta. Aldaketa horiek egiteko, aurretik Uzturre kalea eta N-1 errepidea hartzeko bidearen arteko lotura egin dute. Hala, hilaren 30a arte, Tolosatik Larramendi auzotik ateratzen denak Uzturre kaletik joan beharko du. Desbideratze horretatik kanpo geldituko dira: autobusak, hirugarren mailako ibilgailuak eta Arriarango gasolindegira, inguru horretarako garajeetara eta Gasteiz aldera doazen ibilgailuak. Lanak Arriaran gasolindegiaren aurrean egiten ari dira, Larramendi kalean bertan. Bestalde, kale horretan egingo den lurperatzearen obrak oraindik ez dira hasi. Udaletik aurki zehaztuko dute noiz hasiko diren eta zer trafiko moldaketa suposatuko duten lanek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!