Aimar Agirresarobek irabazi du Zumaiako Sprint Triatloia

Ataria 2012ko irailaren 3a

Aimar Agirresarobe tolosarrak irabazi zuen larunbatean Zumaiako Sprint Triatloia. Atletico San Sebastian taldeko kideak bigarrenari 1:17 segundoko aldea atera zion, hau da, Hektor Llanosi. Hirugarren postuan Ricardo de Goñi iritsi zen, irabazlearengandik 1:34 segundora. Emakumeen lasterketa Ainara Patxekok irabazi zuen, Gemma Hernandez eta Ainhoa Garciaren aurretik sailkatuaz.

Igeriketa proban Agirresarobe laugarren postuan iritsi zen lehorrera. Lasterketaren burua, bizikletan hartu zuen tolosarrak, sail honetan denbora onena markatu zuelarik. Korrika hirugarren markarik onena egin zuen Agirresarobek, lidertzari sendo eutsiaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!