Gozogileen ogibidea, Tolosako turismo eskaintza

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko uztailaren 27a

Tolosaldea Garatzen-ek turismo esperientzia berria martxan jarriko du larunbatean, Gorrotxategirekin

Tolosako teila eta zigarrotxoak nola egiten diren ikusteko aukera eskainiko diete turista nahiz herritarrei, Tolosaldea Garatzen-ek eta Gorrotxategik.

Bihartik hasita, eta turismo esperientziaren filosofiarekin jarraituz, gastronomiari, eta bereziki gozogintzari eskainitako eskaintza turistikoa izango da honakoa.

11:00etatik 13:30era bitarteko bisita izango da, eta lehenik eta behin Gorrotxategi Konfiteria museoa bisitatuko dute; txokolatezko kikara bat eskainiko diete parte hartzaile guztiei. Gero, Gorrotxategi familiako artisau batek eskutik, teila eta zigarrotxoak egingo dituzte guztiek.

Lehen saioa bihar izango da, eta abuztuaren 25ean nahiz irailaren 29an ere errepikatu egingo dute bisita.

Helduek 19 euro ordaindu beharko dute, eta 4 eta 10 urte bitarteko haurrek, berriz, 9 euro. Erreserbak Tolosaldea Tour-en egin beharko dira, 943 69 74 13ra deituta, edo tour@tolosaldea.net-etik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!