Rafa Ruedaren emanaldi akustikoa, gaur, Orbelan

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko uztailaren 26a

Hilabeteroko azken ostegunero bezala, Orbelako Gauak egitasmoaren saio berri bat izango da gaur, Rafa Rueda bakarlariarekin. Musikari mungiarrak, formatu akustikoak eskainiko du emanaldia, eta Jesus Aranburu piano jotzailea lagun izango dute bere gitarrak eta ahotsak, Enaren geometria diskoko doinuak eskaintzerakoan. 22:30ean hasiko da kontzertua, Orbela tabernan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!