Auzo giroa, Larramendin

tolosa 2012ko uztailaren 21a

Tolosako Larramendi auzoko bizilagun talde batek antolatuta, txerri festa ari dira egiten. Goizean hasi dira lanean; lehenengo txerria zatitu dute, eta ondoren hasi dira erretzen. Lanak bukatutakoan, guztiak bildu, eta bazkaria egin dute Arrameleko ermitaren ondoan jarritako karpan. Bazkaria bukatuta, haurrentzako jolasak egin dituzte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!